Kaixo lagunak!
Gaur hasiera emango diot, blogaren gai nagusiaren, hots, garapen psikomotorraren sarrereei. Horretarako, lehenengoa egitera abiatuko naiz eta bertan lburki garapen psikomotorraren kontzeptua aztertuko dut, hasieratik zertaz mintzatuko garen hurrengo sarreretan argi gelditzeko asmoz. Hastera goaz! Prest zaude?
Kontzeptuan murgilduz
Garapen psikomotorra entzuten dugunean haurraren garapenarekin zerikusia duen zerbaitetan pentsatu beharra dago, zehazki haurrak garatzen duen arlo batean. Garapen psikomotorra mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen garapenari esan diezaiokegu, umea jaiotzen denetik bere gorputzaren garapena egonda. Hasiera batean, haurra ez da gai izango bere gorputza kontrolatzeko eta gurasoen dependetzia izango du.
Heltze prozesuari eta haurrak ingurukoetatik jasotzen dituen estimuluei esker bere gorputza kontrolatzen hasiko da, adibidez burua kontrolatu, eserita mantendu, aurrera edo atzera jauzi gabe, zutik mantendu, iblitzen hasi eta abar.
Hala ere, poliki poliki kontrol hori lortzen joango da, erreflexuak garatuz. Izan ere, garapen psikomotorraren helburua bakoitzak bere gorputza kontrolatzea da. Garapen horrek kanpoko osagai baten (ekintza) eta barruko osagaiaren ( gorputzaren irudikapena eta bere ekintza-aukerak ) eskatzen du. Lehen Haurtzaroa bukatzen denerako, haurrak egindako mugimenduak guztiz borondatezkoak eta koordinatuak izaten dira.
Baita garrantzitsua da ere, haur bakoitzaren garapen psikomotorra errespetatzea. Ez dago bete behar den egutegi finkorik, norbanakoa bere garapena izaten duelako. Komenigarria legoke ingurukoengandik haurrak estimuluak jasotzea, betiere bere garapena errespetatuz.