irribarrea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irribarrea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

Agurra


Eta... hau izan da dena nire partez. Amaiera polita eman nahi izan diot blogari eta nola ez poztasunez beti betetzen gaituen zerbaitekin; pozik jolasten dabiltzan haurren argazkiekin. IRRIBARRETSU DAUDEN UMEEKIN!

Mila esker denoi ( taldekideak, irakasleak, irakurleak...) eta bloga zuen gustokoa izan delakoan agur esaten dizuet lagunak!


HURRENGORA  ARTE !



JOLASTEN Munduko edozein lekutan

Jolasten irribarretsu


Jolasak duen garrantzia denok dakigu. Horren ondorioz, web orri batean 32 argazki agertzen dira, non haurrek jolasten dabiltza munduko hainbat lekutan. Beste era batera esanda, herrialde ezberdinetan jolasten ari diren haurren argazkiak aurkituko ditugu. Oso irudi bereziak direla ute dut eta hemetxe batzuk txertatzen dizkizuet;

Iturria; http://www.upsocl.com/mundo/32-magicas-fotografias-de-ninos-jugando-alrededor-del-mundo/


Indonesia



children-around-the-world-29


Errusia


children-around-the-world-8

Tayikistán


children-around-the-world-9


Bali


chidren-playing-around-the-world-50


India


children-around-the-world-60


Ghana


children-around-the-world-611


Estonia


children-around-the-world-54




Sudafrika


children-around-the-world-55

Perú


children-around-the-world-52


Etiopía


children-around-the-world-50


Italia


children-around-the-world-61


Azken sarrera moduan, Interneten aurkitu dudan web orri baten edukia sartzea pentsatu dut. Garapen psikomotorraz etengabe hitz egin dudanez, jolasari arreta berezia eskeini nahi diot. Gainera, oso polita iruditu zait eta hau blogari amaiera emateko ezinhobea dela uste dut.






2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Bideo polit bat

Jaio naiz

Aurreko sarreran jaioberrien lehenengo urtea hilabeteka behatu dugu. Izan ere, bizitzako momentu horiek oso bereziak izaten dira haurrarentzako eta bere ingurukoentzako. Orokorrean etapa horretan murgildu ondoren, horrekin zerikusia duen bideo bat bilatzea bururatu zait eta honakoa aurkitu dut;





Bideoa ikusi ondoren hausnarketa txikia egitea pentsatu dut;

Ideia orokor bat aipatu nahiko nuke gogoeta honetan. Haurra jaiotzen denean lauso ikusten du, muldura heldu egin da. Lehen egunetan haurra ez dauka bere gorputzaren kontrolik eta guztiz dependientea da oinarrizko beharrak betetzeko, esate baterako, elikadurarena eta babesarena.  Beharrizanak eta sentimenduak askotan negarraren bidez adierazten dute, besteekin komunikatzeko bidea izanda. 

Gauzarik politena, gezurra dirudien arren, jaio eta berehala haurrek ingurukoen maitasuna eta babesa antzematen dutela da, ingurukoek musuen, fereken edo besarkaden bitartez transmititzen dietenak.

Bideoa aurrera ikusi ahala, aurreko zenbait sarreretan hitz egin dugun garapena ikus dezakegu. Niretzat Unicef-ek burututako bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit eta gai honekin erlazio zuzena daukatela uste dut. Gomendatzen dizuet horiek ikustea, bideo hau ez ezik beste batzuk ere daudelako, haurraren garapena ikusi daitezkenak hain zuzen. 

Teoriarekin baino praktikarekin hobeto ikasten eta ulertzen direla gauzak pentsatzen dudanez txertatzen dizkizuet hementxe bideoen zerrenda;

  1. Etapa de 0 a 3 meses - ¡Acabo de nacer!: https://www.youtube.com/watch?v=kY7QlJu6AO0
  2. Etapa de 4 a 6 meses - ¡Disfruto!: https://www.youtube.com/watch?v=w9QcN_5M7xA
  3. Etapa de 7 a 9 meses - ¡Gateo!: https://www.youtube.com/watch?v=_dXzgHLUd2Y
  4. Etapa de 10 a 12 meses - ¡Mis primeros pasos!: https://www.youtube.com/watch?v=0IAwbZoCzlk