2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

Bernad Aucouturier, nor da?


Aurreko sarreretan garapen psikomotorrari buruz mintzatu gara, kontzeptua berez azalduz eta adinaren arabera garapen hori behatuz. Oraingoan, esparru honen autore aipagarri baten lana aztertzeari ekingo diogu. Bernad Aucouturierri buruz hitz egiten nabil. Horrek praktika piskomotrizitatearen inguruko hausnarketa bat proposatzen digu eta interesgarria delakoan horren inguruko sarrera txiki bat egingo  dugu.


B. Aucouturier; praktika piskomotrizitatea

Bernad Aucouturier Frantzian jaiotako pertsona aipagarri bat daukagu, batez ere, praktika psikomotrizitatearen aita bezala ezagutua delako. Txikitatik giro pedagogiko ireki batean hezia izan da. Gurasoek ez zuten behartu eskolara joaten eta berak nahi zuenean joaten zen. Horrez gain, aitaren laguna Freinet izanda, haren pedagogiaren jarraitzailea izan dela esan dezakegu.



Bere liburuetako batean aipatzen duen moduan, pedagogiaren eta hezitzaileen jarreraren garrantzia askotan nabarmentzen du, praktika psikomotrizitateaz hitz egiten duen heinean. Haur eskoletan asko ibilia da; izan ere, haurrak behatuz bere lana bideratzea erabaki zuen.


"Hik hasi" aldizkarian, egile honi egindako elkarrizketa polit bat aurkitu dut. Jada irakurrita, pare bat ideiei buruz hausnartzea gustatuko litzaidake.

Alde batetik, psikomotrizite kontzeptuaren inguruan emandako esanahiari erreparatuz, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen duela arreta ondorioztatzen dugu, haurraren garapen psikologikoa mugimendu horren bitartez ematen baita kanpoko munduarekin izandako harremanarekin batera hain zuzen.

Bestetik, Bernad dioenez, gaur egun ez zaio gorputzaren mugimenduaren bidezko garapen psikologikoari garrantzi askorik ematen. Horren abiapuntua, ezagutza kognitiboari arreta handiago ematen zaiola da. Ideia honekin guztiz ados nago, gaur egun sare arriskutsu batean erori gara, non ez garen konturatzen arlo kognitiboa gorputzarekin eta kanpoko mugimenduarekin sortutako harremanaren bidez garatzen den.


Ildoari jarraituz, hurrengo sarreretaan ikasgeletara joko dugu eta bertan psikomotrizitate saioak nola lantzen diren buruzko gogoeta egingo dugu. Besterik gabe, laster arte!



* Elkarrikezta osoa honako link-an eskura jartzen dizuet
http://www.hikhasi.eus/artikulua/883



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina