gorputza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gorputza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

Parkean

Espazioa, harremanak, objektuak eta denbora parkean aztertzen


Iaz, garapen psikomotorraren irakasgaian jolasaren barne logikako elementuak ikasi  genituen. Lau dira eta funtsezkoak izaten dira jolasa osotasunez ulertzeko. Horren inguruan, behaketa bat egin genuen parke batean. Haurrek praktikatutako jarduera motrizeak elementu horien arabera aztertu genituen. Lana oso interesgarria izan zela uste dut, ikasgelatik kanpo haurre garapena bertan ikus daitekeelako ere. 

Beraz, buelta bat eman ondoren, lan horren laburpentxo bat ipintzea erabaki dut, gaiarekin erlazio zuzena daukalako eta etxetik zein eskolatik kanpoko jarduerak burutzen dituztelako. Hona hemen laburpentxoa;



Parkea, haurrek Euskal Herrian, egunerokotasunean maizago bisitatzen duten espazioetako bat dela esan dezakegu. Horren ondorioz, jarduera motriz hau sakonki aztertzea erabaki genuen, barne logikako elementuak (Parlebas) kontuan hartuta, erabilitako espazioa, denbora, harremanak eta objektuak erlazionatzen ditugun bitartean.

Honetarako, Euskal Herriko, zehatzago, Bizkaiko herri bat aukeratu genuen, Santurtzi hain zuzen ere. Bilbo Handiko eskualdean, Ibaizabalen ezkerraldean eta Serantes mendiaren magalean kokatuta aurkitzen dugun herria. 
  • Espazioa
Haurrek erabilitako espazioa parkea eta haren ingurua izan zen. Lehen esan bezala, behatutako parkea Santurtziko erdigunean kokatuta zegoen, portu zaharretik gertu eta herriko plazaren alboan. Parkearen barnean, zelaigune bat zegoen, bankuz eta paseatzeko espaloiaz beteta.

Naturazko giroa nabaritzen zen, zuhaitzez beterik baitzegoen. Lekua, beraz, ondorioztatu genuen, egokia eta ezin hobea zela haurrek jarduera motrizak praktika zitzaten. Haurrek parkea bere osotasunean erabiltzen zuten, praktikatzen zuten jardueren arabera. Jolasgunea txokoetan banatuta zegoela ikusten zen, garapen motriz maila ezberdinetako haurrei egokitzeko. Adin gutxiko haurrentzat eskuen motrizitatea lantzeko eta jolas sinbolikoa garatzeko diseinatuta zeuden espazioak zeuden, esate baterako, birarazi erruletak edo kanpoaldean mahai bat zuen etxetxoa, aita-ametara jolasteko.

Hori guztia kontuan izanda, espazioa ziurra dela esan dezakegu. Parkean aurkitzen dute etxean izandako konfiantza, segurtasuna eta babesa, espazioa eta baldintzak aldaezinak direlako eta horrela seguru sentitzen dira. Hots, espazio ziurrean jolasten duten haurrek, ez dute inguruaren azterketa bat egin behar, informazioa beti bera izango delako.
  • Denbora
Jardueren denbora ziklikoa zen, beraz, ez zenmugatua; umeak nahi zuten denbora ematen zuten leku bakoitzean, baina tarte gehiegi zeramatenean gurasoak beste leku batera eramaten zituzten haiek eskatu barik, era inkontzientean. Ez zegoen irabazlerik haiek praktikatutako joko-jolasetan, plazera bilatzeko, elkarbanatzeko eta errepikatzeko asmoz egiten zutelako.

Badaude joko- jolasak amaiera arauengatik zehaztuta ez daudenak. Hauek hasi eta bukatzen dira behin eta berriro eta bakarrik kanpoko faktoreren bat eraginda amaitzen dira; bai nekeagatik, orduagatik eta beste zenbait ezaugarriengatik. Hots, hau bukatzen denean, partaideen arteko erlazioa bukatzen da.
  • Harremanak
Harremanei erreferentzia egiten badiogu, haurrak elkar komunikatzeko bi modu zituzten, jolasaren bidez gauzatzen zituztenak; bakarrik, hau da, psikomotrizitatea edo taldean, soziomotrizitatea garatuz.

Jarduera batek ez badu eskatzen partaideen elkarrekiko komunikazio motriza, hauek bakarka jolastuko dute eta beraz, ez dute mantenduko erlaziorik. Horrez gain, bakarkakoak diren ekintzak, hau da, psikomotoreak, umearen bakarkako gaitasunak hobetzera laguntzen dute. Bestalde, soziomotorra den joko edo jolas bat, haurrari komunikatzeko, erlazionatzeko, emozioak adierazteko aukera ematen dio. Hori dela eta, komunikazio motriza duen jarduera soziomotorra, erabakiak hartzea beste partaideen inguruan eskatzen du. Taldeka jolastea erabakitzen dutenean, objektuekin edo hauek gabe izan daiteke; ezkutaketan edo harrapaketan adibidez.

Jolasgunean, oraintxe aipatutako bi elkar komunikatzeko moduak aurkitu genituan. Hala ere, konturatu ginen jarduerak behatuz, bata bestea baino gehiago nabarmentzen eta ematen zela, soziomotorra hain zuzen ere.
  • Objektuak
Jarduera motriz honen objektuak aztertuko ditugu. Aurrerapen teknologikoak direla medio, objektuak haurrei begira eta egokituak daudela konturatu ginen. Hala izanda, modernoagoak ziren eta jarduera gehiago praktikatzeko eginda zeuden, barietate handiagoa izanez. Haurrentzat egokituta egon ez ezik, inguruarekin ere bat zetozela ikusi genuen eta barietatea anitza zela konturatu ginen.


Informazio guzti hau aztertuz, gizarteak antolatzeko modu logiko bat duela ikus dezakegu baita haurren aisia egituratzean ere. Jolas lekuak txokoka antolatzen dira, gurasoentzako espazioa errespetatuz. Honekin batera, hiriko espazioa eta espazio naturalaren arteko hurbilketa lortzen saiatzen dela antzeman daiteke. Herri baten erdialdean, etxez inguraturik dagoena, zuhaitzak, lorategiak eta espazio berdeak tartekatzen dira, gure gizartean naturarekiko hurbiltasuna baloratzen den zerbait delako.

Aurretik aipatutakoa gure inguruan garrantzitsuak diren balioekin erlazio zuzena du: naturarekiko hurbiltasuna, familiaren garrantzia eta honetako kideek eskaintzen duten babesa, ondare kultura (parkearen elementuen diseinuan antzeman daitekeena) eta haurren erlazioen arteko dinamiketan sustatzen diren balioak, hala nola, elkartasuna, laguntasuna, errespetua eta elkarlana. Hori dela eta, joko-jolas soziomotorrak dira nabarmentzen direnak, haurrek gizartearentzako onuragarriak eta positiboak diren balio zehatz batzuk barneratzen dituztelako, jolasean aritzen diren bitartean, dibertituz eta espazio zabal eta ziur batez disfrutatuz, emozioak adierazten dituzten bitartean.




2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Bideo polit bat

Jaio naiz

Aurreko sarreran jaioberrien lehenengo urtea hilabeteka behatu dugu. Izan ere, bizitzako momentu horiek oso bereziak izaten dira haurrarentzako eta bere ingurukoentzako. Orokorrean etapa horretan murgildu ondoren, horrekin zerikusia duen bideo bat bilatzea bururatu zait eta honakoa aurkitu dut;





Bideoa ikusi ondoren hausnarketa txikia egitea pentsatu dut;

Ideia orokor bat aipatu nahiko nuke gogoeta honetan. Haurra jaiotzen denean lauso ikusten du, muldura heldu egin da. Lehen egunetan haurra ez dauka bere gorputzaren kontrolik eta guztiz dependientea da oinarrizko beharrak betetzeko, esate baterako, elikadurarena eta babesarena.  Beharrizanak eta sentimenduak askotan negarraren bidez adierazten dute, besteekin komunikatzeko bidea izanda. 

Gauzarik politena, gezurra dirudien arren, jaio eta berehala haurrek ingurukoen maitasuna eta babesa antzematen dutela da, ingurukoek musuen, fereken edo besarkaden bitartez transmititzen dietenak.

Bideoa aurrera ikusi ahala, aurreko zenbait sarreretan hitz egin dugun garapena ikus dezakegu. Niretzat Unicef-ek burututako bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit eta gai honekin erlazio zuzena daukatela uste dut. Gomendatzen dizuet horiek ikustea, bideo hau ez ezik beste batzuk ere daudelako, haurraren garapena ikusi daitezkenak hain zuzen. 

Teoriarekin baino praktikarekin hobeto ikasten eta ulertzen direla gauzak pentsatzen dudanez txertatzen dizkizuet hementxe bideoen zerrenda;

  1. Etapa de 0 a 3 meses - ¡Acabo de nacer!: https://www.youtube.com/watch?v=kY7QlJu6AO0
  2. Etapa de 4 a 6 meses - ¡Disfruto!: https://www.youtube.com/watch?v=w9QcN_5M7xA
  3. Etapa de 7 a 9 meses - ¡Gateo!: https://www.youtube.com/watch?v=_dXzgHLUd2Y
  4. Etapa de 10 a 12 meses - ¡Mis primeros pasos!: https://www.youtube.com/watch?v=0IAwbZoCzlk




Jaioberriak

Bizitzaren lehenengo urtea


Gaur, jaioberriei arreta berezia eskainiko diegu eta bizitzako lehenengo  hilabeteen garapen motorra behatuko dugu. 

Haurra  jaiotzean gaitasunak garatzen hasiko da egunen poderioz. Lehenengo hilabete horietan lorpenak izango ditu. Haur bakoitzak beste batzuetan esan dugun moduan bere erritmoa dauka eta garapen denborak desberdinak izaten dira. Hurrengo azterketan, haurraren bizitzako lehenengo urtean ematen den garapena aztertuko dugu, betiere orain aipatu bezala, haur bakoitza mundu bat dela kontuan hartuz. 


Piageten teorian oinarrituz azalduko dugu garapenhori. Autore honek dioenez, 0-1 urte bitarteko haurra, periodo sensoriomotorean kokatzen da, inteligentzia eta pentsamendua oso erlazionatuta daudelarik bai zentzuekin baita mugimenduarekin. 


Lehen urtean, mugimenduari dagokionez, honelako bilakaera ematen du:

1- 2 hilabete
*Mugimendua oso oinarrizkoa izaten da
*Buruaren eta gorputzaren tonu muskularra oso baxua da
*Lepoaren eta sorbaldaren muskuluak indarra hartzen joango dira
*Eskuen garapena aurrerago etorriko da eta  oraindik itxitak mantenduko ditu
*Objektuak denbora tarte txiki batez izango ditu

3-4 hilabete

*Buruaren eta gorputzaren kontrol hobea du.
*Objetuekiko interesa piztu egiten zaio, baina oraindik berak bakarrik ezin izango ditu hartu, ingurukoek hurbiltzen badizkiote, berak eskuarekin harrapatuz.
*Gai da objetuak ahora eramateko, hori da bere bitartekoa gauzak ezagutzeko eta arakatzeko.


5-6 hilabete

*Kasualitatez oinak deskubritzen ditu eta eskuak ez zaizkio asko interesatzen


7-8 hilabete

*Alde batetara eta bestera jira daiteke
*Arrastaka ibiltzetik gateoan ibiltzera pasako da
*Gorputzaren tonua asko igo da eta posturak hobeto kontrolatzen ditu
*Pinza egiten hasiko da (gauza handiak hartzeko)


9-10 hilabete

*Leku batetik bestera mugitzen da (desplazatu), interesatzen zaiona hartzeko aukera edukiz
*Oreka mantentzen du
*Lehen pausoak emango ditu


11-12 hilabete

*Oreka ematen dion zerbaiti helduz ibiltzeko gai da
*Bakarrik ibiltzeko prestatzen ari da


Interesgarri iruditzen zait nolako garapena izaten duen jaioberri batek bere bizitzako lehenengo urtean. Aldaketak nabarmenak izaten dira eta garapena izugarria izaten da. Hori dela eta hilabeteka aztertzeak garapen hori zehatz mehatz ikusteko aukera ematen digu. Gaurkoz teoriarekin bakarrik gelditukogara eta ea hurrengo egunerako honekin erlazionaturik dagoen bideoren bat aurkitzen dudan, teoria praktikan ikusi ahal izateko.