Jaio naiz
Aurreko sarreran jaioberrien lehenengo urtea hilabeteka behatu dugu. Izan ere, bizitzako momentu horiek oso bereziak izaten dira haurrarentzako eta bere ingurukoentzako. Orokorrean etapa horretan murgildu ondoren, horrekin zerikusia duen bideo bat bilatzea bururatu zait eta honakoa aurkitu dut;Bideoa ikusi ondoren hausnarketa txikia egitea pentsatu dut;
Ideia orokor bat aipatu nahiko nuke gogoeta honetan. Haurra jaiotzen denean lauso ikusten du, muldura heldu egin da. Lehen egunetan haurra ez dauka bere gorputzaren kontrolik eta guztiz dependientea da oinarrizko beharrak betetzeko, esate baterako, elikadurarena eta babesarena. Beharrizanak eta sentimenduak askotan negarraren bidez adierazten dute, besteekin komunikatzeko bidea izanda.
Gauzarik politena, gezurra dirudien arren, jaio eta berehala haurrek ingurukoen maitasuna eta babesa antzematen dutela da, ingurukoek musuen, fereken edo besarkaden bitartez transmititzen dietenak.
Bideoa aurrera ikusi ahala, aurreko zenbait sarreretan hitz egin dugun garapena ikus dezakegu. Niretzat Unicef-ek burututako bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit eta gai honekin erlazio zuzena daukatela uste dut. Gomendatzen dizuet horiek ikustea, bideo hau ez ezik beste batzuk ere daudelako, haurraren garapena ikusi daitezkenak hain zuzen.
Teoriarekin baino praktikarekin hobeto ikasten eta ulertzen direla gauzak pentsatzen dudanez txertatzen dizkizuet hementxe bideoen zerrenda;
- Etapa de 0 a 3 meses - ¡Acabo de nacer!: https://www.youtube.com/watch?v=kY7QlJu6AO0
- Etapa de 4 a 6 meses - ¡Disfruto!: https://www.youtube.com/watch?v=w9QcN_5M7xA
- Etapa de 7 a 9 meses - ¡Gateo!: https://www.youtube.com/watch?v=_dXzgHLUd2Y
- Etapa de 10 a 12 meses - ¡Mis primeros pasos!: https://www.youtube.com/watch?v=0IAwbZoCzlk
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina