2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Garapen psikomotorra adinaren arabera

Lehenengo sarreraren jarraipen moduan, honetan garapen psikomotorraz mintzatzen egongo gara berriro ere. Kontzeptua alde batera utziz, adinetan oinarrituko gara haurraren garapen motorra osoa behatzeko. Nola ez, gure esparrura joko dugu eta Haur Hezkuntzako etapan, hots, 2-6 urteetan, soilik arreta jarriko diogu. Gainera, lagungarri moduan, sarean aurkitu dudan taula bat txertatuko dizuet, non adinaren arabera trebetasun motorren lorpena azaltzen den. 

Trebetasun motorren lorpena adinaren arabera




Haur gehienek ohiko ezaugarritzat mugimendua eta jarduera izaten dute, etengabe mugitzen direlako eta geldi egotea kostatzen zaielako. Horrez gain, jarduera anitzak burutzen dituzte eta zaila izaten da denbora asko ekintza bera egiten egotea.

Bestalde, ezinbestekoa da askatasunez jardun dezateela. Haurrari askatasuna eman behar diogu bere gaitasun motorra garatzeko. Horretarako espazio irekiak komenigarrienak dira, haurra inguruko mundua eta horren osagaiak ezagutu ditzan.

Gure etapan, hau da, Haur Hezkuntzan, haurra izugarrizko aldaketak jasaten ditu bere gorputzean. Urte hauetan ematen den garapena itzelezkoa da batez ere fisikoki. Haurra muskuluetan indarra hartzen joaten da eta indartsuago bihurtzen da, jarduera berriak egiten lagunduko diona.

Fisikoki aldaketa sakonaz jasateaz gain, garuna garatzen da. Horrek gorputza hobeto koordinatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen dio umeari. Ez dugu aipatu, baina etapa honetan motrizitate xehea eta lodia aurrera doaz, haurrak objektuak trebezia eta zehaztasun gehiagorekin erabiliz autonomia lantzen den heinean.


Azken ideia horrek, autonomia hain zuzen, adin tarte hauetan izugarri garatzen da. Haurra amarekiko dependentzia izatetik autonomoagoa izatera pasa egiten da poliki poliki. Eguneroko bizitzaren ekintzak bere kabuz aurrera eramateko gai da, esate baterako jan edo arropa erantzi.

Gauzak horrela, lehen aipatu dudan taula txertatzen dizuet;

  Adina
             
           Lorpen ebolutiboa

3-4 urte        
              - Eskailerak laguntzarik gabe igo
              - Urrats batzuk txingoka ibili
              - 40 eta 60 cm luzera artean salto egin
              - Trizikloz ibili
              - Guraizeak erabili papera mozteko
              - Hortzak garbitu
              - Kamiseta bat jantzi
              - Botoiak lotu eta askatu
              - Lerroak marraztu eta marrazkiak inguruneekin egin
              - Zirkulu bat kopiatu

4-5 urte 
              - Eskailerak jaitsi  laguntzarik gabe
              - Txingoka korrika egin (bost salto inguru)
              - 60 eta 80 cm luzera salto egin
              - Kontrol handiago korrika egiten hasteko
              - Lerro bat guraizez moztu
              - Papera tolestu puntzoia erabili zulatzeko 
              - Irudi sinpleak koloreztatu
              - Sardexka jateko erabili
              - Jantzi laguntzarik gabe
              - Lauki bat kopiatu

5-6 urte 
              - Oreka barra batean ibili
              - Lasterketa ondo kontrolatu: hasi, gelditu eta biratu
              - 30 cm altuera eta metro bat inguru luzera salto egin
              - Pilotak jaurti eta jaso ume handiek bezala
              - Bizikletaz ibiltzen eta patinatzen ikasi
              - Soinuen erritmoan ibili
              - Labana, mailua, bihurkina erabili
              - Zenbait zenbaki eta letra idatzi
              - Hiruki bat kopiatu eta ondoren erronbo bat

Taula: Trebetasun motorren lorpena 2-6 urte bitartean (Palacios, Cubero, Luque y Mora, 1999)


Sarrera hau aurrekoaren gehigarri bat bezala hartu dut, garapen psikomotorraren kontzeptua argiago geratzeko. Horrez gain, taularen bidez, eskematikoki ideiak hobeto uler daitezkeela uste dut. Nire iritziz, oso garrantzitsua da adin bakoitzean gertatzen den garapena. Hezitzaileok aintzat hartu behar dugun funtsezko kontu bat delakoan nago, haur bakoitzaren erritmoa beti errespetatuz. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina