Bizitzaren lehenengo urtea
Gaur, jaioberriei arreta berezia eskainiko diegu eta bizitzako lehenengo hilabeteen garapen motorra behatuko dugu.
Haurra jaiotzean gaitasunak garatzen hasiko da egunen poderioz. Lehenengo hilabete horietan lorpenak izango ditu. Haur bakoitzak beste batzuetan esan dugun moduan bere erritmoa dauka eta garapen denborak desberdinak izaten dira. Hurrengo azterketan, haurraren bizitzako lehenengo urtean ematen den garapena aztertuko dugu, betiere orain aipatu bezala, haur bakoitza mundu bat dela kontuan hartuz.
Piageten
teorian oinarrituz azalduko dugu garapenhori. Autore
honek dioenez, 0-1 urte bitarteko haurra, periodo sensoriomotorean
kokatzen da, inteligentzia eta pentsamendua oso erlazionatuta
daudelarik bai zentzuekin baita mugimenduarekin.
Lehen
urtean, mugimenduari dagokionez, honelako bilakaera ematen du:
1- 2 hilabete
*Mugimendua oso oinarrizkoa izaten da
*Buruaren eta gorputzaren tonu muskularra oso baxua da
*Lepoaren eta sorbaldaren muskuluak indarra hartzen joango dira
*Eskuen garapena aurrerago etorriko da eta oraindik itxitak mantenduko ditu
*Objektuak denbora tarte txiki batez izango ditu
3-4 hilabete
*Eskuen garapena aurrerago etorriko da eta oraindik itxitak mantenduko ditu
*Objektuak denbora tarte txiki batez izango ditu
3-4 hilabete
*Buruaren
eta gorputzaren kontrol hobea du.
*Objetuekiko
interesa piztu egiten zaio, baina oraindik berak bakarrik ezin izango
ditu hartu, ingurukoek hurbiltzen badizkiote, berak eskuarekin
harrapatuz.
*Gai
da objetuak ahora eramateko, hori da bere bitartekoa gauzak
ezagutzeko eta arakatzeko.
5-6
hilabete
*Kasualitatez
oinak deskubritzen ditu eta eskuak ez zaizkio asko interesatzen
7-8
hilabete
*Alde
batetara eta bestera jira daiteke
*Arrastaka
ibiltzetik gateoan ibiltzera pasako da
*Gorputzaren
tonua asko igo da eta posturak hobeto kontrolatzen ditu
*Pinza
egiten hasiko da (gauza handiak hartzeko)
9-10
hilabete
*Leku
batetik bestera mugitzen da (desplazatu), interesatzen zaiona
hartzeko aukera edukiz
*Oreka
mantentzen du
*Lehen
pausoak emango ditu
11-12
hilabete
*Oreka
ematen dion zerbaiti helduz ibiltzeko gai da
*Bakarrik
ibiltzeko prestatzen ari da
Interesgarri iruditzen zait nolako garapena izaten duen jaioberri batek bere bizitzako lehenengo urtean. Aldaketak nabarmenak izaten dira eta garapena izugarria izaten da. Hori dela eta hilabeteka aztertzeak garapen hori zehatz mehatz ikusteko aukera ematen digu. Gaurkoz teoriarekin bakarrik gelditukogara eta ea hurrengo egunerako honekin erlazionaturik dagoen bideoren bat aurkitzen dudan, teoria praktikan ikusi ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina