2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Psikomotrizitatea ikasgelan

Saio hauen garrantzia

Haurraren garapen psikomotorrari buruz berba egin dugu aurreko sarreretan. Honetan haratago joango gara eta bete bete eskolan sartuko gara, ikasgelaraino hain zuzen ere, psikomotrizitate saioetan egindakoa orokorki aztertzeko.

Nire praktikaldia kontuan hartuko dut. Izan ere, aurten ikastola batean lehen aldiz praktikak egiten ibili naiz hiru urteko gelan. Ordutegian ezarrita dagoen arabera, astero bi orduko psikomotrizitate saioa izaten du klase bakoitzak. Lehen practicum izanda, irailaren azken asteak eta urriaren lehenengoak bakarrik egon naiz. Gainera, hilabete horietan egokitzapena egiten ohi da eta urriaren bigarren hambostaldira arte ez dira hasten psikomotrizitate, liburutegi... saioak. Hala eta guztiz ere, nire tutoreak azkenengo astean pentsatu zuen saio txiki bat egitea eta horrela ni ikusteko aukera izango nuen. Egia esan, lehen kontaktu bat izan zela eta ia ez zuela denbora askorik eman. Esperientzia haurrentzat oso  polita izan zen, astelehenetik saioa noiz izango zen etengabe galdetzen zutelako, irrikitan zeuden. 

Galdetuko zarete ea zergatik praktiken aurkezpenarekin hasi naizen...Gakoa errealitatean dago. Haurraren garapenean ikastolan egindako jarduerak izugarrizko garrantzia izaten dute; eta arlo psikomotorran, saio horiek ere. Hori dela eta, errealitatera jo behar dugu benetan ordu horiek nola egiten diren ezagutzeko. Eskola gehienetan egoten dira eta askotan irakasle bera, hots, tutoreak egiten ditu. 

Gaur egungo krisi egoera ikusita, zaila izaten da pertsona espezializatu bat hartzea saio horiek burutzeko. Baina hausnartuz gero, ingeleserako hizkuntz horretan espezializatuta dagoen hezitzaile bat egoten da. Zergatik ez psikomotrizitaterako ere?

Hori da gaurko sarreraren mamia. Hausnartzera gonbidatzen dizuet gaur egun ikastoletan psikomotrizitate saioetan egiten denari, erabiltzen diren materialeei eta nork burutzen dituenari buruz.  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina