Astekaria

Hau izango da klasean egiten duguna  laburtzeko eta horretaz hausnartzeko espazioa

2014ko urriaren 29a

Gaur, “Informazio eta Komunikazio teknologiak Haur Hezkuntzaren”, hots, IKT izeneko irakasgaiaren lehen eguna izan dugu. Asteazkenero goiz osoan zehar izango dugu eta gaur egungo gizartean oihartzun izugarria daukan esparrura murgilduko gara, hezkuntzari, batez ere, Haur Hezkuntzari begira.

Lehenengo orduetan Web 2.0 kontzeptuari buruz berba egin dugu. Azken belaunaldiek jauzi handi baten eragina izan dute. Filosofia berri baten sorrera gure gizartera etorri da, espazio sozial bat oinarri edukiz; elkarreragina, partaidetza eta autonomia bultzatzen duena eta publikatzeko erraztasuna zein onlineko aplikazioak eskaintzen dituena hain zuzen ere. Horren ondorioz garrantzi handiko kontzeptu bat daukagu, 2.0 izenekoa. Honek iraultza teknologiko bat suposatu du munduan, teknologia berri hauek eta Internet bereziki gure bizitza eta bizitzeko modua aldatzen ari direlako. Aldaketa ematen ari da, etengabe, ezeren edo inoren zain egon gabe.

Ikusitako teorian barneratuz, egituraren bereizketa eman dela esan genezake. Oraintxe, erabiltzaileak izateaz gain, sortzaileak gara. Ideia ez da internetik nabigatzea edo informazioa prozesatzea, baizik eta gu geuk sortzen eta publikatzen dugun informazioaren ezagutza, gure ekarpena ematea.

Irakaskuntzan oso baliagarria den baliabidea dela esan daiteke, elkarlanerako gune bat eskaintzen baitu. Horrez gain, irakaslearen ohiko papera eta tokia (gela) apurtzen du eta autonomiari eta irakaslea prozesuaren laguntzailea izateari bide ematen dio. Beraz, denon artean ezagutza eraikitzen dugu, eraikuntza soziala alegia.

Ondoren, teoria alde batera utziz, praktikara jo dugu. Lehendabizi ikasle fitxa bete egin dugu,   e-gelara eskegiz eta ordenagailuen inguruaren ideiei buruzko galdetegia gauzatu dugu. Bestalde, egin behar izango dugun proiektuarekin hasi baino lehen, Gmail kontuan egon gara, honen garrantzia eta erabilera ( etiketak, antolaketa, drive…) behatuz. Drive-n baliabidea berria da niretzat, ez nuen ezagutzen eta esan beharra daukat oso baliagarria iruditu zaidala taldean lan egiteko, baita etorkizunean beste momentu batzuetarako ere.

Orain bai, klasearen amaieran lauhileko honetan egingo dugun proiektua ezagutu dugu, blog bat hain zuzen ere. Irakaskuntzan gaur egun egondako tresna denez, horretaz eta bere erabileraz asko ikasteko aukera ezin hobea daukagula uste dut. Bestalde, bloga egiteko gai bat aukeratu behar izan dugu, nik “Garapen Psikomotorra Haur Hezkuntzan ”-ri buruz aztertzea eta sakontzea erabaki dut. Beraz, astero mundu honetan poloki-poliki sar zaitezten saiatuko naiz eta zuen gustukoa izatea espero dut!


*Gaurko saioan, Web 2.0 kontzeptuari buruzko artikulu bat irakurri egin dugu. Irakurtzera gonbidatzen dizuet linka honen bidez;

http://gara.naiz.eus/idatzia/20061103/art187217.php




2014ko azaroaren 5a

Aste honetako klasean, Web 2.0 kontzeptuaren inguruan hausnartzen jarraitu dugu. Heldu bezain pronto aditu-taldeetan bildu gara, etxerako lan moduan bideo bat ikusi behar genuelako. Ideia nagusiak indartu ditugu eta gero gure taldera bueltatu gara, ariketa-gogoeta bat eginez. 

Hemen eransten dizuet, zuen interesekoa izatea espero dut;



  • Zer da web 2.0? Zerk bereizten du? Ezaugarriak
Web 2.0 zerbitzuen bigarren belaunaldia izendatzeko kontzeptua da. Zerbitzu hauek web estatiko batetik web dinamiko batera igaro dira; erabiltzailea pasibo izatetik parte-hartzaile izatera igaro da. Gure artean edukiak partekatzeko aukera ematen du. HTML-tik XML-ra igaro gara, haien arteko desberdin nagusia zera izango litzateke; XLMri esker edonork sortu dezake web orrialde bat edo blog-a hasieran behar ziren kodigoak idatzita daudelako.
  • Web 2.0ren ondorio orokorrak komunikazioan, gizartean eta hezkuntzan
Munduko pertsona desberdinek partekatzen duten informazioari esker informazioa aberasten da, eta komunikazioa eta elkarrekintza sustatzen da. Informazioa biltzeko eta partekatzeko hainbat zerbitzu eta aplikazio daude, eta erabiltzaileok jakintza sare bat osatzen dugu, adibidez, Wikipedia. Hau da, informazioaren globalizazioa eman da.
  • Web 2.0 hezkuntzan: aplikazioak eta errekurtsoak. Ondorioak
Sareak alderdi sozialak eta komunikatiboak ditu, elkarlana eta elkartrukea indartzen ditu eta hezkuntzak alderdi horiek lantzen dituenez gero, sareak eskaintzen dizkigun aukera guzti hauei etekina ez ateratzea ez litzateke zentzuzkoa izango. Gainera, eskolak errekurtsoak eskaini behar ditu beharrezkoak diren konpetentziak jorratzeko. Web 2.0 honek irakasteko beste modu bat eskaintzen du., baina hezkuntzan lan egiten duten irakasleek webaren inguruko etengabeko prestakuntza izan behar dute une oro ematen diren aldaketetara moldatzeko.
  • Hausnarketa
Teknologiak gure bizitza izugarri aldatu du, aldatzen jarraituko du eta gu etengabeko formazioan aritu beharko gara. IKTak eta horren barnean Web 2.0, gizartean, komunikazioan eta hezkuntzan eragin zuzena dauka, baina zein motatako onurak izan ditzake aldaketa honek?

Munduan gertatzen den edozein gertakizunaren berri izateko balio zaigu eta munduko edozein lekuko jendearekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko aukera ematen du.

Internetak hezkuntzarako beharrezkoak diren tresna guztiak eskura jartzen ditu, eta irakaslearen papera gidariarena bihurtu da. Informazioa jada ez dago eskolan, baizik eta sarean. 

Baina hala ere, pertsonen arteko komunikazio zuzena zaildu egiten da. Sareak, bizitzak eskaini ahal dizkigun gauza asko ez ditu eta ondo erabiliz gero oso aproposa izan arren teknologien erruz hainbat gauza galtzen ditugu.


_____________________________________________________

Talde- lan hau egin ostean, Googlen bilaketa eraginkorragoak egiteko aholkuak behatu ditugu denon artean. Horien artean, kakotxen (“ ”), zeinuen ( - , +, * ), OR eragilearen, bi puntuen, definen, linkaren eta txanpon aldaketaren erabilera aurki ditzakegu. Bestalde, Google academic delakoaren ezagutza izan dugu, alerta eratu dugun heinean. Aurreko bilaketa batzuk bezala, baliabide hauek ez nituen ezagutzen orain arte, eta benetan oso baliagarria izan daitezkeela iruditu zait.

Geroxeago, gure bloga eraikitzen jarraitu dugunez, gauza berriak egiten ikasi ditugu, esate baterako, bideoak ( lehenago youtubetik eta bigarren ordenagailutik), irudiak edo linkak ( etiketak izeneko gadgeta ) txertatu ahal izateko sarrerak.

Gaurko saioarekin amaitzeko, irakasgaian egin behar izango dugun proiektuak aurrera eramateko taldeak eratu ditugu. Honen ostean, alde batetik, talde fitxa egin dugu, bakoitzak izango duen rola eta eginbeharrekoak definituz; eta bestetik, “talde funtzionamendua hobetzeko hausnarketa” ariketa lantzen egon gara, google sites-en portafolio digitala ireki dugun bitartean.











2014ko azaroaren 19a


Modulu astea igaro ondoren, IKT-ko saio berria izan dugu aste honetan. Lehenengo minutuetako ideia nagusia gaitasun digitala izan dela esan genezake. Hau jakinda, espazio berri bateko parte hartzaileak garela, bertan gure izaera islatuz; eta honek hiritar digitalak izatera dakarrela nabarmendu daiteke.

Egindako lehen ariketari erreparatuz, banakakoa izan da eta geroxeago taldean komentatu izan dugu. Hurrengo puntuetan galdeketa eskura jartzen dizuet.

  • Zerrendatu erabiltzen dituzun aparailu elektronikoak (mugikorra, portalila, mahai gaineko ordenagailua, ebook, )
Portatila, mugikorra, musika erreproduktorea, argazki kamara eta unibertsitateko ordenagailua
  • Zer erabiltzen duzu Internetera sartzeko? Telefono mugikorra, portatila...
Gehienetan etxeko portatil handia erabiltzen dut; baina batzuetan kaletik nabilenean eta gauzaren bat bilatu behar dudanean mugikorraren bidez egiten dut.
  • Zer egiten duzu Interneten? (Informazioa bilatu, lanak, eposta, erosketak, sare sozialak, argazkiak eta irudiak ...)
Normalean, futbolaren inguruan berriak begiratzeko erabiltzen dut (marca, as…), baita nire taldeko emaitzak, sailkapenak eta halakoak ikusteko. Horrez gain, maizago lanak egiteko informazioa bilatzen dut bertan.
  • Zenbat denbora ematen duzu egunean?
Egunean gutxi gora behera 2 ordu ematen ditut. Hauetatik ordu bat portatilean; eta bestea mugikorrean.
  • Zein aplikazio erabiltzen duzu?
Mugikorrean (wathsapp, gmail, marca, TrackD eta abar).

Galdeketa honekin, beste asteetan hitz egindakoarekin bat eginez, Internet eta aparailu elektronikoak gure bizitzaren ezinbesteko baliabidea dela konturatu gara eta hauen gabeziak gaur egun, izugarrizko desoreka eta arazo soziala ekarriko zuela ondorioztatu dugu.

Bestalde, hainbat bideo ikusi ditugu identitate digitala gai nagusietako bat izanik. Horretarako taldeak nahastu ditugu, adituen taldeak sortuz, eta bakoitzak bana behatu dugu, gero taldean komentatzeko eta horren inguruan hausnarketa egiteko.

Honakoa egindako hausnarketa;

Ikusi ditugun bideoak eta gure esperientzia kontuan hartuz, sare sozialak eta orokorrean hauek duten arriskuaz konturatu gara. Bertan, argazkiak jartzen ditugunean pentsatzen dugu soilik gure lagun minek ikusiko dituztela. Baina oso erratuta gaude, konturatu gabe pentsatzen dugun baino informazio gehiago eskaintzen dugulako.

Identitate digitala 3 puntu nagusi ditu. Bata parte pertsonala izango litzateke. Parte hau guk kontzienteki argitaratzen ditugun gauzak dira, hau da, gure izen-abizena, bizitokia, adina… Bestalde, bi parte sozial daude. Lehenengo parte sozialean, guk besteekin konpartitzen ditugun gauzak izango lirateke eta azkenik, bigarren parte sozialean, guk igotzen ditugun gauzak besteengan duen eragina eta hauek horrekin egin ahal duten gauzak dira.

Sarean idazten dugunean, gure identitate digitala sortzen gaude. Ez diogu pantaila bateri soilik idazten, pantailaren beste aldean milaka pertsona daudelako. Horrez gain, igotako informazio guztia hodeian denbora luze batean geratzen da eta honek etorkizunean arazoak ekarri ditzake. Lan postu bat bilatzerako momentuan, gure perfila kontsultatu dezakete eta aurkitutakoaren arabera aurreiritzi bat sortu, batzuetan kaltetu ahal gaituen aurreiritzia.

Gaur egundo gizartean, IKTak erabiltzera behartuta gaude, baita irakaskuntza (Haur eta Lehen Hezkuntzan…) arloan ere. Baina, ez gara kontziente hauen erabileraz. Hori dela eta, irakaskuntzan umeak txikitatik sareak orokorrean modu arduratsu batean erabiltzen ikastea lortu behar dugu. Gure inguruan aplikazio asko daude, halabeharrez erabili behar ditugunak eta hauek erabiltzen irakasten gaituen inork ez badago, arazoak eduki ditzakegu. Badaude sare sozialak eta gazteek erabiltzen dituzten aplikazio asko ezagutzen ez dituzten gurasoak.
____________________________________________________

Honen ostean, bloga gaurkoratu egin dugu, hainbat ekintza eginez eta gauza berri asko ikasiz. Horietako batzuk;
  • Vimeotik bideoak sartu
  • Argazkiak tituluan jarri eta hauek editatu
  • Jarioak ipintzea
  • Bloga erabiltzeko baimena txertatu

Bukatzeko, taldean, “blogen erabilera irakaskuntzari”, hau da, blogaren erabilera didaktikoari buruzko aurkezpena prestatu dugu, bertan blog motak ( ikastetxekoa, ikasleena, gelarena…), helburuak ( ideiak elkartrukatzea, sormena eta talde lana bultzatzea…), Haur Hezkuntzan izandako garrantzia aipatuz. Honekin batera, gogoeta egin dugu taldeko guztien artean. Desadostasunak egon dira, nire iritzia alde positiboak harremana indartzen dutelako zein negatiboak dituztela da.


Momentutxo batean popplet.com-ren erabilera ikusi dugula eta lantaldean google sitesean aritu garela amaitzen dut gaurko astekaria. Hurrengo astera arte!



2014ko azaroaren 26a

Azaroko azken aste honen saioaren hasieran, IKTak hezkuntzan nola txeratzeari buruz hitz egin dugu eta honako hausnarketa egin dut;

Azken urteetan teknologia berriekin emandako iraultzaren ondorioz, IKTak bizitzaren osagai guztiz arrunta eta egunerokoa, gauza batzuetan beharrezkoa, bihurtu egin da.Gure gizartean orokorrean elementu berria dela esan dezakegu, komunikatzeko modua epe laburrean aldatu egin delako. Horrek hezkuntzan eragin zuzena izan duela argi dago. 


Gizartean gertatzen den dena, hezkuntzan eragina baitauka. Gaur egun, gizartea IKTak eskolan sartzearen beharran aurki egin da eta horren ondorioz rolen aldaketa eman da, batez ere, irakaslearena. Irakaslearen papera edo zeregina ez da soilik informazioa transmititzea, baizik eta prozesu horretan umeari laguntzea eta IKT-rako espazio hori topatzea.

Gainera, eduki moduan lantzeko sartu dira IKTak hezkuntzan, gaitasun digitala lantzeko helburua edukiz. Horretarako irizpide batzuk kontuan hartzea komenigarria litzateke, esate baterako helburuen zehaztapena eta baliabide egokien aukerapena. Helburuen artean, taldearen integrazio eta parte hartzea bilatzen da hain zuzen ere.

Bestalde, curriculumean sar daitezke, baldin eta elementu bat bezala hartzen diren. IKTen erabilera berez ez du metodologia aldatzen ezta berrikuntza bultzatu ere. Horiek hezkuntzan txeratzearekin soilik ez dugu berrikuntza bultzatzen, IKTak prozesuan laguntzeko txertatzen ditugulako.

Laburbilduz, IKTak gizartearen arlo guztietan daude. Hori dela eta hezkuntzan sartu behar ditugu nahita nahiez, baina ikaste prozesuan baliagarriak izan daitekezkeela pentsatuz, errazagoa eta hobeagoa izango da integrazio hori eskoletan.

Ondorengo orduetan, lan taldean aritu gara gehienbat eta egin behar dugun proiektuari forma ematen hasi gara.Taldean gero eta hobeto aritzen gara, egun batzuk elkarren artean lan egiten gaudelako. Gaurko zereginak banatu ditugu, binaka edo hirunaka eginez.

Proiektua egiteko lehenengo egunetan gaudenez, horren inguruko murgilketan gaude eta kronograma ondo antolatu dugu, egun bakoitzean egin beharrekoa argi izateko.Bestalde, bitarteko informea burutzeari ekin diogu; eta horretarako gaitasun digitalari buruzko materiala behatu dugu. Hori egin ostean, ideiak ondo antolatzeko asmoz, buru mapa bat egin dugu, gure porfolio digitalean txertatu duguna hain zuzen ere.

Gaurkoz hau izan da guztia, hurrengo astean proiektuarekin jarraitu dugula uste dut, klaseak amaitzeko gutxi falta baita.



2014ko abenduaren 3a

Gaurko eguna proiektua egiteko erabili dugu. Hasierako saioan, etxerako lanak komunean jarri ditugu, bakoitzak aukeratutako web-a ( deliciousen linka gordeta ) eta taula taldean elkartrukatuz. Horietatik bat aukeratu dugu denon artean eta labur-labur prestatu ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu dugu. 

Delicious-eko linken artean egelako taularen arabera honako web gunea aztertu dut;




Materiala aztertzeko fitxa


URL Helbidea: musikagelapdi.blogspot.com.es
Datu osagarriak: Orriaren izena Muskika Gela PDI da eta horren egilea Agurtzane Goitia da, blog batez hitz egiten ari gara.


Deskripzioa

Orriarren deskripzioa egingo dugu. Hasteko gai nagusia musika da, musika gelan Haur eta Lehen Hezkuntza lantzeko hainbat baliabide ( abesti, joku, marrazki biziduna, musikogramak...) eskaintzen dituelarik.Bestalde, argi uzten ditu zein motatako edukiak azpimarratu nahi dituen, esate baterako, ahozko adierazpena, dantza, musika mintzaria, musikagileak, musikogramak, perkusioa eta txirula.
Orria berez, gai hori interesatzen zaionaretzat egina dago, baina batez ere hezitzaileontzat zuzenduta dagoela esango nuke, gelan haurrekin lantzeko eskura jartzen dituen baliabideengatik eta tresnagatik.


Diseinua

Diseinuaren aldetik informazioa pixka bat nahastuta dagoela antzeman daiteke bbloga nahiko sinplea delako. Egia da, lau orri dituela eta horietan argi usten dira etapa bakoitzeko baliabideak, jokuak eta marrazki bizidunak. Bestalde, albo batean eduki nabarmenenak aipatzen ditu. Horrenbestez, loturak orokorrean lehen begiradarekin nahasteko aukera dagoen arren, gero bertan gehiago barneratuz eta ezagutuz, loturak ondo antolatuta daude, adierazgarriak eta erabiltzeko errazak diren heinean.

Horrez gain, ikusteko atsegina izaten dela, kolore desberdinak eta biziak erabiltzen dituelako, erakargarriagoa eginez. Testuak letra polit batekin idatziak daude, kolore zuria gehienbat erabiltzen du sarrerak egiterako orduan. Irudi asko ikus daitezke aldi berean.


Edukia

Edukiari erreparatuz gero, blogak eskaintzen duen informazioa oso baliagarria izan daiteke, baita bertan agertzen diren loturak, atalka sailkatuta daudenak. Musika bai Haur bai Lehen Hezkuntzan lantzeko ariketak, jolasak.. bilatzen dituzten pertsonentzat interesantea da.

Helburu didaktikoa eta ludikoa duela esan dezakegu, alde batetik, baliabide didaktiko anitza eskaintzen digulako eta bestetik, horiek lantzerako orduan ikasteaz gain, haurren interesekoa eta gustokoa izatea bilatzen duelako.

Kasu honetan irakaslearen papera bigarren plano batean geldituko litzateke, blogaren gaurkotasunez arduratuz, ikaslearena aktiboa eta parte hartzailea izanik.Onartu beharra dago hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokituta ez dagoela, eta egokitzapen horiek sartzeak aniztasuna kontuan hartzerakin lotu egingo zatekeen.

Elementu teknikoak

Elementu teknikoei dagokionez, berehala ikusten da interesatzen zaiguna eskumako zutebean atalak eta etiketen gadgetaren bidez. Bloga orkorrean arina da, loturak, grafikoa eta marrazkiak arin kargatzen direlako hain zuzen ere.


Fidagarritasuna

Blogaren sortzailearen datu pertsonalak begi bistan daude, eta egilea bere izen abidezzenkin aurkezten da, Agurtzane Goitia alegia. Beraz, fidagarria da. Edukiak eta loturak gaurkotuak ditu, azken sarrera urriaren 8an egin baititu.


Iruzkin kritikoa

Blog hau asko gustatu zait eta oso interegarria dela uste dut. Bertan aurki dezakegun informazioa musikaren inguruan haurrekin eta gelan lantzeko oso baliagarria delakoan nago. Blog honen egilea irakaslea eta hezitzailea izateak, ulergarritasuna handitzen du mundu horrekiko. Edozein zalantzak argitzeko edota baliabide iturri bezala ikusten dut blog hau. Bestalde, aipatuko nuke estruktura orokorraren birmoldaketa txikia bat, lehenengo inpresioa aberatsagoa izan dadin.


Ikaslearen izena eta abizenak: Laura Velez Garcia 


*Nire delicious-a; https://delicious.com/lauatezain


Jarraian, gure egoera berdefinitzen egon gara. Horretarako, lan egingo dugun testuingurua ( eskola, inguru soziala, fisikoa eta ekonomikoa, baliabide digitalak, ikasle kopurua, maila...) zehaztu eta proiektua horren inguruan bideratu dugu. Gainera, proiektua aurrera eramateko beste google sites eratzea bururatu zaigu. 

Lauhilekoaren azken txanpan gaude eta gaur azken aurreko saioa izanda, oraindik lana egiteko daukagu. Proeiktuaren azken fasean aurkitzen gara eta hurrengo astean guztien aurrean aurkezpena egin behar izango dugu.  Hala ere, denbora estu gaudenez, irakasleak hamaiketakoa baino lehen azken pintzeladak emateko denbora  utziko digula esan digu.

Proiektuarekin JO TA KE !


2014ko abenduaren 10a


Gaur IKT irakasgaiaren azken klasea izan dugu. Proiektuarekin bete betean aritu gara aurkezpena egin ahal izateko. Denboraz nahiko estu ibili gara eta horren aurrean zereginak denon artean banatzea erabaki dugu; porfolioa amaitzea, lan idatzia hobetzea eta aurkezpena prestatzea hain zuzen ere. Azken zeregin hori egiteko baliabide berri  bat erabili dugu, glogster izenekoa. 

*Hementxe uzten dizuet egindako aurkezpena; 




Proiektua bukatuta, beste taldeen aurkezpenak ikusi ditugu gure txanda heldu arte. Aurkezpena egin dugu gelakideen aurrean eta pozik gelditu gara egindako lanarekin. Egia da denborarekin larri ibili garela eta seguru asko lasaiago eginez emaitza hobeagoa izango litzatekela. Hala ere, taldean oso ondo lan egin dugu eta gure artean gustura egon gara.

* Gure google sites-eko helbidea eskura jartzen dizuet, zuen interesekoa izatekotan begirada bat bota ahal izateko; 


https://sites.google.com/site/punpilakhh/


Lagunok, orain bai, hau izan da guztia. Gaur, lauhileko oso batean landu dugun irakasgaiari agur esan diogu eta bakarrik geratzen zaigu gabonetan blog pertsonala amaitzea. Esan beharra daukat gogorra izan dela egun batean hainbeste ordu jarraian izatea. Edonola ere, ondo aprobetxatu dugu denbora eta IKT inguruan ezagutza berriak lortzeko aukera izan dugu, teknologien munduan sakonago sartu garelarik.

Blog bat egitea esperientzia polita izan da eta baliabide hau, beste askoren artean, erabiltzen ikasi dut. Blogaren gaia  zuen gustokoa eta bertako informazioa baliagarria izatea espero dut. 


Ez luzatzearren,
   MILA ESKER eta HURRENGORA ARTE !


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina