Iaz, garapen psikomotorraren irakasgaian jolasaren barne logikako elementuak ikasi genituen. Lau dira eta funtsezkoak izaten dira jolasa osotasunez ulertzeko. Horren inguruan, behaketa bat egin genuen parke batean. Haurrek praktikatutako jarduera motrizeak elementu horien arabera aztertu genituen. Lana oso interesgarria izan zela uste dut, ikasgelatik kanpo haurre garapena bertan ikus daitekeelako ere.
Beraz, buelta bat eman ondoren, lan horren laburpentxo bat ipintzea erabaki dut, gaiarekin erlazio zuzena daukalako eta etxetik zein eskolatik kanpoko jarduerak burutzen dituztelako. Hona hemen laburpentxoa;
Parkea,
haurrek Euskal Herrian, egunerokotasunean maizago bisitatzen duten
espazioetako bat dela esan dezakegu. Horren ondorioz, jarduera motriz
hau sakonki aztertzea erabaki genuen, barne logikako elementuak
(Parlebas) kontuan hartuta, erabilitako espazioa, denbora, harremanak
eta objektuak erlazionatzen ditugun bitartean.
Honetarako,
Euskal Herriko, zehatzago, Bizkaiko herri bat aukeratu genuen,
Santurtzi hain zuzen ere. Bilbo
Handiko eskualdean, Ibaizabalen ezkerraldean eta Serantes mendiaren
magalean kokatuta aurkitzen dugun herria.
Haurrek
erabilitako espazioa parkea eta haren ingurua izan zen. Lehen esan
bezala, behatutako parkea Santurtziko erdigunean kokatuta zegoen,
portu zaharretik gertu eta herriko plazaren alboan. Parkearen
barnean, zelaigune bat zegoen, bankuz eta paseatzeko espaloiaz
beteta.
Naturazko
giroa nabaritzen zen, zuhaitzez beterik baitzegoen. Lekua, beraz,
ondorioztatu genuen, egokia eta ezin hobea zela haurrek jarduera
motrizak praktika zitzaten. Haurrek parkea bere osotasunean
erabiltzen zuten, praktikatzen zuten jardueren arabera. Jolasgunea
txokoetan banatuta zegoela ikusten zen, garapen motriz maila
ezberdinetako haurrei egokitzeko. Adin gutxiko haurrentzat eskuen
motrizitatea lantzeko eta jolas sinbolikoa garatzeko diseinatuta
zeuden espazioak zeuden, esate baterako, birarazi erruletak edo
kanpoaldean mahai bat zuen etxetxoa, aita-ametara jolasteko.
Hori guztia kontuan izanda, espazioa ziurra dela esan dezakegu. Parkean
aurkitzen dute etxean izandako konfiantza, segurtasuna eta babesa,
espazioa eta baldintzak aldaezinak direlako eta horrela seguru
sentitzen dira. Hots, espazio ziurrean jolasten duten haurrek, ez
dute inguruaren azterketa bat egin behar, informazioa beti bera
izango delako.
Jardueren
denbora ziklikoa zen, beraz, ez zenmugatua; umeak nahi zuten denbora
ematen zuten leku bakoitzean, baina tarte gehiegi zeramatenean
gurasoak beste leku batera eramaten zituzten haiek eskatu barik, era
inkontzientean. Ez zegoen irabazlerik haiek praktikatutako
joko-jolasetan, plazera bilatzeko, elkarbanatzeko eta errepikatzeko
asmoz egiten zutelako.
Badaude
joko- jolasak amaiera arauengatik zehaztuta ez daudenak. Hauek hasi
eta bukatzen dira behin eta berriro eta bakarrik kanpoko faktoreren
bat eraginda amaitzen dira; bai nekeagatik, orduagatik eta beste
zenbait ezaugarriengatik. Hots, hau bukatzen denean, partaideen
arteko erlazioa bukatzen da.
Harremanei
erreferentzia egiten badiogu, haurrak elkar komunikatzeko bi modu
zituzten, jolasaren bidez gauzatzen zituztenak; bakarrik, hau da,
psikomotrizitatea edo taldean, soziomotrizitatea garatuz.
Jarduera
batek ez badu eskatzen partaideen elkarrekiko komunikazio motriza,
hauek bakarka jolastuko dute eta beraz, ez dute mantenduko
erlaziorik. Horrez gain, bakarkakoak
diren ekintzak, hau da, psikomotoreak, umearen bakarkako gaitasunak
hobetzera laguntzen dute.
Bestalde, soziomotorra den joko edo jolas bat, haurrari
komunikatzeko, erlazionatzeko, emozioak adierazteko aukera ematen
dio. Hori dela eta, komunikazio motriza duen jarduera soziomotorra,
erabakiak hartzea beste partaideen inguruan eskatzen du. Taldeka
jolastea erabakitzen dutenean, objektuekin edo hauek gabe izan
daiteke; ezkutaketan edo harrapaketan adibidez.
Jolasgunean,
oraintxe aipatutako bi elkar komunikatzeko moduak aurkitu genituan.
Hala ere, konturatu ginen jarduerak behatuz, bata bestea baino
gehiago nabarmentzen eta ematen zela, soziomotorra hain zuzen ere.
Jarduera
motriz honen objektuak aztertuko ditugu. Aurrerapen teknologikoak
direla medio, objektuak haurrei begira eta egokituak daudela
konturatu ginen. Hala izanda, modernoagoak ziren eta jarduera gehiago
praktikatzeko eginda zeuden, barietate handiagoa izanez. Haurrentzat
egokituta egon ez ezik, inguruarekin ere bat zetozela ikusi genuen
eta barietatea anitza zela konturatu ginen.
Informazio
guzti hau aztertuz, gizarteak antolatzeko modu logiko bat duela ikus
dezakegu baita haurren aisia egituratzean ere. Jolas lekuak txokoka
antolatzen dira, gurasoentzako espazioa errespetatuz. Honekin batera,
hiriko espazioa eta espazio naturalaren arteko hurbilketa lortzen
saiatzen dela antzeman daiteke. Herri baten erdialdean, etxez
inguraturik dagoena, zuhaitzak, lorategiak eta espazio berdeak
tartekatzen dira, gure gizartean naturarekiko hurbiltasuna baloratzen
den zerbait delako.
Aurretik
aipatutakoa gure inguruan garrantzitsuak diren balioekin erlazio
zuzena du: naturarekiko hurbiltasuna, familiaren garrantzia eta
honetako kideek eskaintzen duten babesa, ondare kultura (parkearen
elementuen diseinuan antzeman daitekeena) eta haurren erlazioen
arteko dinamiketan sustatzen diren balioak, hala nola, elkartasuna,
laguntasuna, errespetua eta elkarlana. Hori dela eta, joko-jolas
soziomotorrak dira nabarmentzen direnak, haurrek gizartearentzako
onuragarriak eta positiboak diren balio zehatz batzuk barneratzen
dituztelako, jolasean aritzen diren bitartean, dibertituz eta espazio
zabal eta ziur batez disfrutatuz, emozioak adierazten dituzten
bitartean.