2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Garapen psikomotorra adinaren arabera

Lehenengo sarreraren jarraipen moduan, honetan garapen psikomotorraz mintzatzen egongo gara berriro ere. Kontzeptua alde batera utziz, adinetan oinarrituko gara haurraren garapen motorra osoa behatzeko. Nola ez, gure esparrura joko dugu eta Haur Hezkuntzako etapan, hots, 2-6 urteetan, soilik arreta jarriko diogu. Gainera, lagungarri moduan, sarean aurkitu dudan taula bat txertatuko dizuet, non adinaren arabera trebetasun motorren lorpena azaltzen den. 

Trebetasun motorren lorpena adinaren arabera




Haur gehienek ohiko ezaugarritzat mugimendua eta jarduera izaten dute, etengabe mugitzen direlako eta geldi egotea kostatzen zaielako. Horrez gain, jarduera anitzak burutzen dituzte eta zaila izaten da denbora asko ekintza bera egiten egotea.

Bestalde, ezinbestekoa da askatasunez jardun dezateela. Haurrari askatasuna eman behar diogu bere gaitasun motorra garatzeko. Horretarako espazio irekiak komenigarrienak dira, haurra inguruko mundua eta horren osagaiak ezagutu ditzan.

Gure etapan, hau da, Haur Hezkuntzan, haurra izugarrizko aldaketak jasaten ditu bere gorputzean. Urte hauetan ematen den garapena itzelezkoa da batez ere fisikoki. Haurra muskuluetan indarra hartzen joaten da eta indartsuago bihurtzen da, jarduera berriak egiten lagunduko diona.

Fisikoki aldaketa sakonaz jasateaz gain, garuna garatzen da. Horrek gorputza hobeto koordinatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen dio umeari. Ez dugu aipatu, baina etapa honetan motrizitate xehea eta lodia aurrera doaz, haurrak objektuak trebezia eta zehaztasun gehiagorekin erabiliz autonomia lantzen den heinean.


Azken ideia horrek, autonomia hain zuzen, adin tarte hauetan izugarri garatzen da. Haurra amarekiko dependentzia izatetik autonomoagoa izatera pasa egiten da poliki poliki. Eguneroko bizitzaren ekintzak bere kabuz aurrera eramateko gai da, esate baterako jan edo arropa erantzi.

Gauzak horrela, lehen aipatu dudan taula txertatzen dizuet;

  Adina
             
           Lorpen ebolutiboa

3-4 urte        
              - Eskailerak laguntzarik gabe igo
              - Urrats batzuk txingoka ibili
              - 40 eta 60 cm luzera artean salto egin
              - Trizikloz ibili
              - Guraizeak erabili papera mozteko
              - Hortzak garbitu
              - Kamiseta bat jantzi
              - Botoiak lotu eta askatu
              - Lerroak marraztu eta marrazkiak inguruneekin egin
              - Zirkulu bat kopiatu

4-5 urte 
              - Eskailerak jaitsi  laguntzarik gabe
              - Txingoka korrika egin (bost salto inguru)
              - 60 eta 80 cm luzera salto egin
              - Kontrol handiago korrika egiten hasteko
              - Lerro bat guraizez moztu
              - Papera tolestu puntzoia erabili zulatzeko 
              - Irudi sinpleak koloreztatu
              - Sardexka jateko erabili
              - Jantzi laguntzarik gabe
              - Lauki bat kopiatu

5-6 urte 
              - Oreka barra batean ibili
              - Lasterketa ondo kontrolatu: hasi, gelditu eta biratu
              - 30 cm altuera eta metro bat inguru luzera salto egin
              - Pilotak jaurti eta jaso ume handiek bezala
              - Bizikletaz ibiltzen eta patinatzen ikasi
              - Soinuen erritmoan ibili
              - Labana, mailua, bihurkina erabili
              - Zenbait zenbaki eta letra idatzi
              - Hiruki bat kopiatu eta ondoren erronbo bat

Taula: Trebetasun motorren lorpena 2-6 urte bitartean (Palacios, Cubero, Luque y Mora, 1999)


Sarrera hau aurrekoaren gehigarri bat bezala hartu dut, garapen psikomotorraren kontzeptua argiago geratzeko. Horrez gain, taularen bidez, eskematikoki ideiak hobeto uler daitezkeela uste dut. Nire iritziz, oso garrantzitsua da adin bakoitzean gertatzen den garapena. Hezitzaileok aintzat hartu behar dugun funtsezko kontu bat delakoan nago, haur bakoitzaren erritmoa beti errespetatuz. 



2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Garapen psikomotorra, zer da?

Kaixo lagunak!

Gaur hasiera emango diot, blogaren gai nagusiaren, hots, garapen psikomotorraren sarrereei. Horretarako, lehenengoa egitera abiatuko naiz eta bertan lburki garapen psikomotorraren kontzeptua aztertuko dut, hasieratik zertaz mintzatuko garen hurrengo sarreretan argi gelditzeko asmoz. Hastera goaz! Prest zaude?

Kontzeptuan murgilduz

Garapen psikomotorra entzuten dugunean haurraren garapenarekin zerikusia duen zerbaitetan pentsatu beharra dago, zehazki haurrak garatzen duen arlo batean. Garapen psikomotorra mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen garapenari esan diezaiokegu, umea jaiotzen denetik bere gorputzaren garapena egonda. Hasiera batean, haurra ez da gai izango  bere gorputza kontrolatzeko eta gurasoen dependetzia izango du.

Heltze prozesuari eta haurrak ingurukoetatik jasotzen dituen estimuluei esker bere gorputza kontrolatzen hasiko da, adibidez burua kontrolatu, eserita mantendu, aurrera edo atzera jauzi gabe, zutik mantendu, iblitzen hasi eta abar.


Hala ere, poliki poliki kontrol hori lortzen joango da, erreflexuak garatuz. Izan ere, garapen psikomotorraren helburua bakoitzak bere gorputza kontrolatzea da. Garapen horrek kanpoko osagai baten (ekintza) eta barruko osagaiaren ( gorputzaren irudikapena eta bere ekintza-aukerak ) eskatzen du. Lehen Haurtzaroa bukatzen denerako, haurrak egindako mugimenduak guztiz borondatezkoak eta koordinatuak izaten dira. 

Baita garrantzitsua da ere, haur bakoitzaren garapen psikomotorra errespetatzea. Ez dago bete behar den egutegi finkorik, norbanakoa bere garapena izaten duelako. Komenigarria legoke ingurukoengandik haurrak estimuluak jasotzea, betiere bere garapena errespetatuz. 



2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

Ongi etorri!


Orain arte ikus dezakezuen bezala, blogean ditudan sarrerak klasean egindako probak dira. Zenbait saioetan argazkiak, bideoak, linkak nola txertatzen diren ikasi dugu; geroxeago gure gaiarekin zerikusia dutenak aurrera eramaten jakiteko.

Gauzak horrela aurkeztuko naiz. Bilboko irakasleen eskolako Haur Hezkuntzako ikaslea naiz, bigarren mailakoa hain zuzen. Aurten, Informazio eta komunikaziorako teknologiak izeneko irakasgaia izan dugu. Bertan, beste hainbat baliabide teknologikoez gain, blog bat sortzen ikasi dugu. Egunero gauza berriak aztertuz, gure blog propioa eratzea proposatu zaigu, hezkuntzarekin gai zehatz bat horretan jorratuz.


Nik betidanik kirola gustoko izan dut. Hori dela eta, hezkuntzara begira, psikomotrizitatean, zehazki, haurraren garapen psikomotorrean barneratzea erabaki dut. Horrez gain, iaz gai honetako irakasgaia izan genuen eta beratn ikasitakoa oso interesgarria iruditu zitzaidan. Besterik gabe, zuen gustokoa izatea espero dut eta mundu honetaz nirekin batera disfrutatzera gonbidatzen dizuet...!


GOAZEN BA!





2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Esteka sartzen


Blogak Haur Hezkuntzan aplikazioa asko dauka. Hemen, helbide honetan adibide bat dago.

Irudia sartzen



Sarrera honetan irudi bat sartuko dugu. Ikusi hemen;




Nondik atera dudan irudia;
http://sakurandra.blogspot.com.es/2010/02/deja-de-comer-dulces.html


Ordenagailutik bideoa sartzen

Sarrera honetan, ordenagailutik hartutako bideoa sartuko dut, naturari buruzkoa dena. Ikusi hementxe: